Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Katon

(Lat. Marcus Portius Cato, Zaharra edo Zentsorea deitua). Erromatar politikaria (Tusculum K.a. 234 - K.a. 149). Oso zorrotza eta zuhurra izan zen; luxuaren aurka borrokatu zen. Kartagon enbaxadore egon ondoren, kartagotarren etsai amorratua bihurtu zen, eta hitzaldi sutsuak egin zituen haien aurka hirugarren gerra punikoaren aurretik (K.a. 149 - K.a. 146; Delenda quoque Carthago, «eta gainera, suntsitu beharra dago Kartago»). 184. urtetik aurrera zentsorea izan zen. Erromako historiari buruzko liburu bat (Origines) eta De agri cultura (Nekazaritzaz) idatzi zituen.