Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Katon Utikakoa

(Lat. Marcus Portius Cato). Erromatar politikaria, Katon Zaharraren bilobaren semea (K.a. 95 - Utika, 46). Senatua babestu zuen Zesarren aurrean. Ponpeioren aldekoa zen; bere buruaz beste egin zuen Ponpeioren osteek Numidiako Tapso herrian galdu zuten guduaren ondoren.