Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Catania

Italia hegoaldeko hiria, izen bereko probintziako hiriburua, Siziliako uhartean. 380.328 biztanle (1981). Siziliako bigarren portua da, Palermoren ondotik. Kimika industria (azufre findegiak). Apezpikutegia. Unibertsitatea. v Historia. Greziarrek sortu zuten K.a. VII. mendean; erromatarrek hartu zuten K.a. 263. urtean. Egungo hiria XVII. mendean eraiki zen. Etna sumendiaren lurrikarek hainbat alditan suntsitu dute Cataniako hiria.