Catalán Sánchez, Teresa
Nafar musikagilea (Iruñea, 1951). Piano eta konposizio ikasketak egin zituen Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan, Fernando Remacha, Juan Eraso eta Luis Morondo iralaskeekin, besteak beste. Hainbat trebakuntza saio egin ditu Ramon Barce edo eta Agustín González Acilu irakasleekin. Sienako (Italia) Chigiana Akademian ere egin zuen konposizio ikastaroa, eta Europako hainbat hiritan osatu du bere prestakuntza. 1985ean sortutako Iruñeko Taldea-Grupo de Pamplona taldearen sortzaileetako bat izan zen. Bertako, nahiz nazioarteko hainbat konposizio ikastaro eta nazioarteko jaialdi zenbaiten zuzendari izan da. Oposizio bidez lortu zuen 1990. urtean Konposizio eta Instrumentazioan katedradun izatea, eta horretan dihardu Zaragozako Goi Musika Kontserbatorioan. Irakaskuntza eta konposizioa uztartuz, sari ugari lortu ditu musika sorkuntzan eta interpretazioan. Besteak beste, Iruñeko Udalak, Nafarroako Gobernuak, Frankfurteko Europako Musikaren Foroak, Erromako (Italia) Festival de Nuovi Spazi Musicali edo Heidelbergeko (Alemania) Jaialdiaren eskariz egin ditu hainbat konposizio.