Becquer, Valeriano Domínguez
Espainiako pintorea (Sevilla, 1810 - Sevilla, 1841). Gustavo Adolfo Bécquer olerkariaren eta Valeriano Bécquer pintorearen aita. Andaluziako eszenak, eta batez ere Euskal Herriko, Aragoiko, Soriako eta Galiziako ohituren koaroak egin zituen. Marrazki asko egin zituen bere garaiko aldizkarietarako: La ilustración española y americana, El Museo Universal eta El Arte en España.