Becquerel, Antoine-Henri
Fisikari frantsesa (Paris, 1852 - Le Croisic, 1908). Alexandre-Edmonen semea. Fisikako Nobel saria lortu zuen 1903an, Curie senar-emazteekin batera, berezko erradioaktibitatea aurkitu zuelako. Hainbat ikerketa egin ondoren, X izpiek fluoreszentziak sortzen dituztela frogatu zuen. Halaber, garrantzi handiko ikerketak egin zituen polarizazioari, magnetismoari eta fosforeszentziari buruz. v Becquerel. Fis. Erradioaktibitatearen neurri unitatea Nazioarteko Sisteman; sinboloa Bq.