Beckett, Thomas
Ingalaterrako apezpiku martiria (Londres, 1118 - Canterbury, 1170). Ingalaterrako Henrike II.aren kantziler nagusia eta Canterburyko artzapezpikua. Erregea Frantzian izan zen aldi luzean bera izan zen Ingalaterrako gobernari. Artzapezpiku izendatu zutenean, erregearen kontra jarri zen, elizaren eskubideen alde. Henrike II.aren kortesauek hil zuten. Santu izendatu zuten hil eta hiru urtera. Henrike VIII.ak ohostu egin zuen haren tenplua 1538. urtean, eta kendu egin zuen Thomas Beckett-en izena Ingalaterrako egutegitik. Jaieguna, abenduaren 29a.