Becker, Jurek
Idazle alemaniarra (Lodz, Polonia, 1937 - Sieseby, 1997). Gurasoak juduak zituenez, ghetto eta kontzentrazio esparruetan igaro zuen haurtzaroa. 1945ean Alemaniako Errepublika Demokratikoan kokatu zen. Alemaniera eta filosofia ikasi, eta han hasi zen idazten. 1976an Alderdi Sozialistatik egotzi zuten eta 1978az geroztik Sartaldeko Berlinen bizi izan zen behin betiko baimen batekin. Beckerrek telebistarako gidoiak, glosa politikoak eta, batez ere, narrazioak eta eleberriak idatzi zituen. Haren idazkeraren ezaugarri nagusiak umorea, fantasia, zehaztasuna eta ironia dira. Gehienbat monotoniari eta eguneroko bizitzari buruz idatzi zuen, betiere gizarte hobe bat lortzeko nahi utopikoa agertuz. Hauek dira Beckerren libururik aipagarrienetako batzuk: Jakob der Lügner (1969, Jakob gezurtia), Der Boxer (1976, Boxeolaria), Bronsteins Kinder (1986, Bronsteinsko haurrak), Irreführung der Behörden (1973, Agintarien engainua), Aller Welt Freund (1982, Guztien adiskidea) eta Warnung vor dem Shriftsteller (1990, Kontuz idazlearekin).