Beda Ohoragarria, Santua
Jakintsu eta historialari anglo-saxoia (Wearmouth, Durham, 673 - Jarrow, Durham, 735). Fraide beneditarra, bizitza Jarrow-ko monasterioan eman zuen, idazten eta irakasten. Anglo-saxoieraz eta latinez idatzi zuen. Antzinako kultura entziklopedikoaren biltzailea izan zen eta gai anitzez idatzi zuen: metrikaz, matematikaz, astronomiaz, geografiaz eta musikaz, Idatzi Santuen exegesiaren argitan denak. Bedaren lan nagusia, Historia ecclesiastica gentis Anglorum, Ingalaterrako elizaren historiari buruzko iturririk behinena da. Leon XIII.ak Elizako Doktore izendatu zuen 1899an. v Jaieguna, maiatzaren 25a.