Becher, Bernhard eta Hilla
Alemaniar argazkilariak, senar-emazteak: Bernhard (Siegen, 1931-2007), Hilla (Postdam, 1934). Bernhard marrazkigile gisa hasi zen, baina bere lanak ez zitzaizkion gustatzen eta argazlaritzara igaro zen. Hillak argazkilaritza eta artea ikasi zituen. 1961ean ezkondu ziren eta orduan hasi zen bien arteko lankidetza. Beren ibilaldietan aurkitu zuten bere lanen gai nagusia: industria eskualdeetan, lantegi eraikuntzak desagertzen ari ziren. Industria arkitektura hori nomadatzat hartu zuten, eta argazki ugari atera zizkioten gogoan gorde zedin. Hala lan sistematiko bati ekin zioten, deskriptiboa eta dokumentala, XIX. mendeko argazkilariek egiten zuten bezala. Urezko gazteluak, labe garaiak, solibak, eskultura anonimo bihurtu zituzten. Beren irudiek zibilizazio industrialaren hondamendia erakusten dute. Argazkilaritzako irakasleak izan dira biak Düsseldorfeko Arte Ederretako Eskolan.