Beckmann, Ernest
Alemaniar kimikaria (Solingen, 1853 - Berlin, 1923). Fisikako irakasle izan zen Erlangen-en eta Leipzig-en. Ebuiloskopiako eta krioskopiako metodoak aztertu zituen, gai organikoen pisu molekularra neurtu asmoz. Termometro berezi bat diseinatu zuen horretarako, tenperaturaren oso gorabehera txikiak neurtzeko gai dena. v Beckmann-en termometroa. Kim. Bekcmann-ek 1905ean diseinatu zuena. Termometro horrek deposito aldagarria du eta hodi mehea oso; horri esker tenperaturaren aldaketa txikienak ere neur daitezke.