Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yser

Belgikako ibaia. Frantziako iparraldean sortzen da eta Ipar itsasoan isurtzen du ura, Nieuwpoort hirian. 78 km luze da. Lehen Mundu Gerran alemaniarrak Calais-erako bidean zirela, belgikarrek Nieuwpoort-eko ubidearen ateak zabaldu zituzten, ibaiak urez gainezka egin zuen eta, horrela, alemaniarrek ezin izan zuten aurrera egin.