Young, Arthur
Britainiar ekonomialaria (Londres, 1741 - Londres, 1820). 1763an landetxe bat jaso zuen herentziaz eta hartan jardun zuen lanean. Europan zehar bidaiatu zuen (Irlanda, Frantzia, Espainia, etab.) nekazaritza teknika berriak ezagutzeko, herrialde haietako herritarren egoera ekonomikoa eta soziala aztertzen zuela. 1793an Nekazaritza ministro izendatu zuten eta Ingalaterrako konderrietako nekazaritzari buruzko ikerketak egin zituen ministro izan zen garaian. Industria iraultzari buruz garrantzi handiko lanak idatzi zituen. Lan nagusiak: Nekazaritza esperimentaleko ikastaroa (1770), Britainiar inperioaren gaur egungo egoerari buruzko saiakera politikoak (1773), Politika aritmetikoa (1774). 1787-1789. urteetan Voyage en France liburua argitaratu zuen; liburu horretan garai artako Ipar Euskal Herriko ingurunearen egoera sozio-ekonomikoa deskribatu zuen.