Kaliforniako erdialdeko parke nazionala, Sierra Nevadan. 3.063 km2-ko eremua hartzen du. 1890ean egin zuten parke nazional. Bailara, aintzira eta mendi ugari daude eta aipagarriak dira Yosemite ibaiaren ur-jauziak, sekuoia basoak, mendietako harrizko hormak, etab.