Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yorkshire

Ingalaterrako iparraldeko antzinako konderria, 1974an desagertua, Ingalaterrako konderririk handiena izan zena. Hiriburua: York. Hiru barruti bereizten ziren, East Riding, North Riding eta West Riding, administrazioari zegokionez; bakoitzak bere epaitegia eta kontseilua zituen, nahiz eta gobernari bera zuten hiruek. 1974an konderria desagertu zenetik antzinako Yorkshireko lurraldeak hainbat konderritan banatuta daude: South Yorkshire, North Yorkshire, West Yorkshire, Humberside, Cleveland, Durham, Cumbria, Lancashire, Greater Manchester. v North Yorkshire. Ingalaterrako iparraldeko konderria. 8.317 km2 eta 661.300 biztanle. Hiriburua: Northallerton. v South Yorkshire. Ingalaterrako erdi-iparraldeko konderria. 1.560 km2 eta 304.100 biztanle. Hiriburua: Barnsley. v West Yorkshire. Ingalaterrako erdi-iparraldeko konderria. 2.039 km2 eta 2.067.900 biztanle. Hiriburua: Wakefield.