Yoshida, Shigeru
Japoniar politikaria (Tokio, 1878 - Oiso, 1967). Ingalaterran eta Italian enbaxadorea eta Kanpo Arazoetako ministroa izan zen. Bigarren Mundu Gerran Japoniaren errendizioa bultzatu zuela eta atxilo hartu zuten. Aske utzi zutenean alderdi liberaleko lehendakari eta gero gobernu buru (1946-1954) izan zen. Bigarren Mundu Gerraren amaierako ituna eta Estatu Batuekiko bake hitzarmen bat sinatu zituen. 1954an alderdiko lehendakaritza galdu zuen eta politika uzi zuen.