Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Young, Lester

(Prez deitua). Estatu Batuetako saxofoi-jotzailea (Woodville, Mississippi, 1909 - New York, 1959). Jazz musika landu zuen. Lehen kontratuak Kansas City-ko orkestra txiki batekin lortu zituen. 1936. urtean grabatu zuen lehen diskoa, Count Basierekin, eta gero haren orkestran lan egin zuen. Garai hartako saxofoi tenor ospetsuenetako bat izan zen. Jazz berriaren aitzindari nagusietako bat eta cool joeraren sortzaile izan zen. Lan nagusiak ditu: Lady Be Good (1936), C. Basierekin; The Man I Love (1939), B. Holidayrekin; Lester Leaps in (1939), C. Basierekin; Tickle Toe (1940), C. Basierekin.