Yi
Uruguaiko ibaia. Ibai Beltzera isurtzen du ura. 240 km luze da. Chato izeneko muinoaren sartaldean sortzen da. Durazno, Flores eta Floridako departamentuen muga egiten du. Emari aldakorreko ibaia da, maiz estutzen eta oldartzen baita. Urarri eta hondar bilgune ugari du. Durazno hirian uholdeak eragiten ditu maiz. Amdresito inguruan egiten du bat Ibai Beltzarekin.