Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yeu

Frantziako uhartea, Atlantikoan, Vendéeko departamenduaren kostaldearen parean. Armorikako mendien zatia da, ur gainean geratua. Hegoaldeko kostaldea oso malkartsua eta ederra du. 4.739 biztanle. Herri nagusia, Port-Joinville. Vendéeko departamenduaren barnean dago. Arrantza gunea. Hara erbesteratu zuten Pétain mariskala, eta geroztik ustez ETAko kideak.