Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

yeti

iz. Mit. Himalaiaren hegoaldean bizi omen den animalia. Hartzek eginak izan daitezkeen elurretako arrastoengatik sortu zen Yetiren ustea. Uste horren arabera gorputz erdia gizonaren tankerakoa eta beste erdia hartzaren tankerakoa du yetiak; 2 m inguru garai da eta ile gorrixka du. Edmund Hillary mendigoizale eta ikertzaileak yetiari buruzko ikerketak egin zituen, baina hura ikusitakorik ez zuen inoiz aurkitu eta frogarik ere ez zuen lortu; hala ere, gaur egun oso zabaldurik dago oraindik ere yetia badelako ustea.