Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yi

Koreako errege dinastia (Li, Lee edo Rhee ere deitua), herrialdeko luzeena eta azkena (1392-1910). Yi Song-gye-k sortu zuen, hiriburua Hanyang-en (gaurko Seul) ezarri zuen eta erresumari Txoson deitu zitzaion. Hogeita zazpi errege eman zuen. 1910ean japoniarrek, Korea bereturik, Yi dinastiaren azkena ekarri zuten.