Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

yi

iz. Txinako hego-mendebaleko etnia tibetar-birmaniarra (lolo edo wu-man ere deitua). 4.800.000 inguru dira (1978). She-zuan probintziako Liang-shan (1.200.000) eta Yunnan probintziako Txu-hsiung (570.000) prefetura autonomoak yien bizigune nagusiak dira. Ohiturek eta tradizioek txinatarretatik bereizten dituzte. Bi kastatan banaturik daude eta gehienak taoistak badira ere, animismoaren eta txamanismoaren aztarnek bizirik diraute. Aitzurraren antzinako erabilera, taldekako azienda eta ehiza dira Yi kultura tradizionalaren ezaugarriak. Yi hizkuntzak bere idazkera berezia du eta haren barne zenbait aldaera bereizten dira, bai eta horien araberako giza taldeak: lisu, nakhi (edo moso), hani, lahu eta pai, denak Yunnan probintzian finkatuak.