Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yingkou

Txinako ipar-ekialdeko hiria eta portua, Liaoning probintzian, Liao ibaiaren ertzean. 410.000 biztanle (1980). 1864an ireki zen nazioarteko salerosketa portua; izotzagatik, ordea, urtean hiru bat hilabete egoten da zabalik eta horregatik garrantzia galdu du. Itsasketarako tresnak, petrolio findegia eta arrantzaren inguruko industriak dira ekonomia jarduera nagusiak; ikatza, kotoia, artoa, soja eta olioa esportatzen ditu. 1895ean, Txinaren eta Japoniaren arteko gerra ondoren, Japoniaren esku geratu zen eta Txinari eman zioten gero; Errusiaren eta Japoniaren arteko gerran bi nazioen arteko borroka izan zen Yingkouren jabe egiteko, baina gerran haren ondoren ere Txinaren esku geratu zen.