Yepes, Narciso
Espainiar gitarra-jotzailea (Lorca, Murtzia, 1927). Valentziako kontserbatorioan ikasi zuen Vicente Asensiorekin. 1947. urtean Ataúlfo Argentarekin eta Espainiako orkestra nazionalarekin egin zuen aurkezpena, J. Rodrigoren Concierto de Aranjuez obraz. 1950. urtean Parisen egin zituen interpretazio ikasketak Gieseking eta Enescorekin. Hamar hariko gitarra erabiltzen du eta mundu osoan eman ditu kontzertuak. Joko debekatuak filmerako (1952) idatzi zuen musika oso ezagun egin zen. Musikagile askok idatzi dute Yepesentzat; besteren artean: J. Rodrigo, E. Halffter, C. Halffter, Balada, Montsalvatge, Ruiz Pipó, eta abarrek.