yanomami
iz. eta izond. Amazoniako indiar herri bateko kidea. Venezuelaren eta Brasilen arteko oihanean bizi dira. Egun hamabi bat mila dira. 1960an hasi ziren gizon zuriekin harremanetan. Yanomamien hizkuntza makro-txibtxa familiakoa da, eta ehiza eta fruitu bilketa dute bizibide; beren kultura tradizionalean xamanek garrantzi berezia dute. Brasilen, 1980. urte inguruan urre biltzaileek (garimpeiroak) yanomamien lurretan sarturik, hilketa handiak egin zituzten haien artean.