Yang, Frank
(Jaiotza izenaz Txen Ning Yang). Txinatar fisikaria (Ho-fei, 1922). 1945ean Estatu Batuetara erbesteratu zen eta Chicagoko unibertsitatean ikasketak egin zituen. Fisika nuklearrean aditua da eta oinarrizko zatikiei buruzko ikerketak egin ditu. 1957an Fisikako Nobel saria irabazi zuen Tsung Dao Lee-rekin batera, atomoaz behetiko zatiki batzuek paritatearen legeak ez dituztela betetzen azaldu zutelako. 1966an Txinara itzuli zen, eta garrantzi handiko ikerketa nuklearretan parte hartu du harrezkero.