Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

yao

iz. Txina hegoaldeko eta Asia hego-ekialdeko mendialdeetako izen bereko herriko kidea. 1970ean 1.200.000 inguru ziren Txinan, 370.000 Vietnamen eta Laosen eta 5.000 inguru Thailandiako iparraldean. Hizkuntza txino-tibetar batez mintzatzen dira. Yao taldeak animistak dira erlijioz; jainko nagusia Pan-ku (jainko zakurra) da. Arbasoak ere gurtzen dituzte.