Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Yaracuy

Venezuelako ipar-mendebaleko estatua. 7.100 km2 eta 356.355 biztanle (1987); Venezuelako biztanle dentsitate handienetakoa du. Hiriburua, San Felipe. Andeen amaieraren eta Kostaldeko mendikatearen artean dago. Ibai nagusiak Aora eta Yaracury dira. Tropikoko klima du. Nekazaritza, oso oparoa, da ekonomia jarduera nagusia; azukre kanabera, banana, kafea eta tabakoa egiten dira. Ikatz, kobre eta platino hobiak ere badira eta abeltzaintza ere bada.