Yao
Japoniako hiria, Honshuko uhartean, Osakako prefeturan, Nagase ibaiaren ertzean. 276.397 biztanle (1985). Osaka-Kobeko metropoliko industria gunea (kimika industria, tresneria, oihalgintza) eta egoitza hiria da. Tokuwaga dinastiaren agintaldian (1603-1867) salerosketa gune garrantzizkoa izan zen hiriaren erdialdea.