Yamamura, So
edo Satoru. Japoniako antzezlea eta filmegilea (Nara, 1910). 1946an hasi zen antzezle gisa lanean Toho produkzio etxerako. Zinemagile ospetsuentzat lan egin zuen: Ozu, Mizoguchi, Naruse, Shinoda, Okamoto… Zinemagile gisa zazpi film luze egin zituen, gizarte arazoak salatuz eta langileen borroka islatuz. Filmak: Kanikosen (1953, Infernuko itsasontziak), Kuroi ushio (1954, Itsasaldi beltza), Kashimanada no onna (1959, Kashima itsasoko emakumeak).