Bolikostako hiriburua, Bolikostako hego-erdialdean. 120.000 biztanle (1984). Arrantza, baso ustiaketa eta urrin industria dira ekonomia jarduera nagusiak. Han jaioa zen Felix Houphouèt-Boigny Bolikostako lehendakaria eta hark izendatu zuen Bolikostako hiriburu 1983an.