Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wyat

edo Wyatt, Thomas. Ingeles poeta eta diplomatikoa (Allington Castle, Kent, 1503 - Sherborne, Dorset, 1542). Henrike VII. eta Henrike VIII.aren aholkulari baten semea zen; bera ere diplomatiko izan zen Parisen eta Erroman. Ana Bolenaren auzia zela eta (senitartekoa zuena), atxilo hartu eta espetxean egon zen. Ingeles poesian sonetoa sartu zuen; bere poesia gehienak Tottel’s miscellany (1557) bilduman jaso zituen.