Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wyclif

edo Wycliffe, John. Ingeles teologoa (Hipswell, Yorkshire, 1320 - Lutterworth, Rugby-tik hurbil, 1384). Eraso egin zion elizaren dotrina ortodoxoari, transubstantziazioari dagokionari bereziki, eta Idatzi Sakratuak hartu zituen aginpide gorentzat. Heretikotzat kondenatu (1380, 1382), eta baztertua utzi zuten. Haren erakutsiak “apaiz pobreek” zabaldu zituzten, eta eragin handia izan zuten Jan Hus txekiar erreformatzailearengan. Wyclif Biblia bultzatu zuen, latinezko Bibliaren ingelesezko lehen itzulpena.