Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Württemberg

Alemaniako hego-mendebaleko antzinako estatua, Oihan Beltzetik Suabiako mugetaraino hedatzen zena, eta gaur egun Baden-Württemberg land-aren barnean dagoena. v Historia. Suabiako konderriaren barne egon ondoren (XII-XIV mendeak), Württembergeko konderria, Suabia garaituta, dukerri egin zuen Maximiliano I.ak (1458). Hogeita Hamar Urteko gerran protestanteen aldeko izan zen. XVIII. mendearen bukaeran, Frederiko II.a Napoleonen aldetik aliatuen aldera igaro zen, eta era horretan dukerria zabaldu zuen, errege titulua lortzeaz gainera. XIX. mendean Konfederazio Germaniarraren barnean geratu zen; Alemaniar Inperioaren barnean burujabe jarraitu zuen, eta estatu libre parlamentario bihurtu zen 1919. urtean. 1952az geroztik, Badengo lurraldearekin batera, Baden-Württemberg Land-a osatzen du.