Wurtz, Charles-Adolphe
Frantses kimikaria (Wolfisheim, 1817 - Paris, 1884). Dumasen laguntzaile eta haren ondorengoa izan zen Medikuntzako Eskolan; Sorbonako kimika organikoko lehen katedraduna izan zen. Hidrogenoaren konposatu organikoei, hidrokarburoei eta glikolei buruzko ikerketak egin zituen; aminak sintetizatu zituen lehena izan zen eta bere izeneko sintesi metodoa asmatu zuen. v Wurtz-en sintesia. Kim. Hidrokarburoak sintetizatzeko metodoa, Wurtzek 1855ean asmatua. Haluro alkilikoa sodio metalikoarekin nahastean datza; nahastura horren bidez, sodio metalikoak molekularen iodoa gainerako osagaietatik bereizten du eta ioduro sodikoa lortzen da.
- Wulfila
- Wundt, Wilhelm
- Wuppertal
- Würm
- Württemberg
- Wurtz, Charles-Adolphe
- Würzburg
- Wüthrich, Kurt
- Wuxi
- Wyat
- Wyclif