Wood, Sam
(Jaiotza izenaz, Samuel Grosvenor Wood). Estatu Batuetako zinemagilea (Filadelfia, 1883 - Los Angeles, 1949). Antzezle izan zen hasieran eta Cecil B. de Milleren zuzendariaren laguntzaile gero. 1920ean hasi zen filmak egiten Paramount produkzio etxerako. Zinema hotsdunaren garaian MGM produkzio etxean ari izan zen. A Night at the Opera (1935, Gau bat operan) eta A Day at the Races (1937, Egun bat zaldi lasterketetan) egin zituen Marx anaiekin. Goodbye, Mr. Chips (1939) eta Hemingwayren eleberrian oinarritutako For Whom the Bell Tolls (1943) filmek arrakasta handia izan zuten. Gone With the Wind (1939, Haizeak eramana) filmearen zuzendarietako bat izan zen. Jarrera politiko atzerakoienak aldeztu zituen.