Wood, Natalie
(Jaiotza izenaz, Natasha Gurdin). Estatu Batuetako antzezlea (San Francisco, 1938 - Katalina uhartea, Kalifornia, 1981). Dantzaria zen umetatik eta oso gazterik hasi zen zineman. 1950etik aurrera arrakasta handia izan zuen, batik bat James Dean-ekin batera antzeztutako Rebel Without a Cause (1955) filmeari esker. West Side Story (1961) eta Splendor in the Grass (1961) filmek ospe handia eman zioten. Melodramak egin zituen gehienbat. Argitu gabeko itsas istripu batean hil zen. Filmak: The Ghost and Mrs. Muir (1947), Marjorie Morningstar (1958), Love Whit the Proper Stranger (1963), Inside Daisy Clover (1966), This Property Is Condemned (1966).