Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Wonsan

Ipar Koreako hego-ekialdeko hiria eta portua, Japoniako itsasoaren ondoan, Yonghung badiaren ertzean (Koreako ekialdeko kostaldeko badiarik zabal eta babestuena), Pyongyang-eko hiriaren ekialdean. 274.000 biztanle. Aireportua. Arrantza, merkataritza (arroza, artatxikia, zura eta grafitoa esportatzen ditu) eta industria (burdinbiderako gaiak, ontziolak, zementua, destilategiak, janari industria, petrolio findegiak, kimika industria) dira ekonomia jarduera nagusiak.