Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Worcester

Ingalaterrako mendebaleko hiria, Hereford and Worcester konderriko hiriburua, Severn ibaiaren ertzean, Galesko mugatik hurbil. 76.000 biztanle. Unibertsitatea. Nekazaritza eremu oparo bateko merkataritza eta industria (janari industria, tresneria mekanikoa eta elektrikoa, larrugintza, portzelana) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira XIII. mendeko katedral gotikoa, XI. mendeko ospitala, XV-XVI. mendeetako etxeak eta XVIII. mendeko udaletxea. Hiri honen inguruan garaipen sonatua lortu zuen Cromwell-ek Karlos II.aren aurka.