Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

wolof

iz. Senegalgo eta Gambiako musulman herria. Niger-Kongo familiako Atlantiko mendebaleko hizkuntzaz mintzatzen dira eta nekazariak dira gehienbat. Ezagunak dira wolof emakumeen jazkera eta apaingarriak: ile orrazkera bitxiak, urrezko bitxi ugari eta oso jantzi ikusgarriak erabili ohi dituzte.  v  Wolof inperioa. XIV-XVI. mendeetan gaur egun kontinenteko Senegal den lurraldean nagusi izan zena. 1200. urte inguruan sortu zen; XV. mendean izan zuen indar handiena, inguruko estatu txikiak bere agintepean zituela. Portugesak heldu zirenean (1440 inguruan), harreman politiko eta ekonomiko onuragarriak izan zituzten haiekin; 1556. urtean ordea, aldameneko Cayor estatuak garaitu zituen wolofak: itsasertza galdu zuten, eten ziren europarrekiko harremanak eta gainbehera etorri zen inperioa.