Woodward, Joanne
Estatu Batuetako aktorea (Thomasville, 1930). Antzerkian eta telebistan ari izan zen zineman hasi aurretik. A Kiss Before Dying (1956, Musu bat hil aurretik) filmak ezagutarazi zuen. Oscar saria jaso zuen The Three Faces of Eve (1957, Evaren hiru aurpegiak) filmean egindako antzezpenagatik. Aktore bikaina da, antzeztu beharreko pertsonaiak ongi aukeratu izan dituena. Paul Newmanekin ezkondu zen, eta bikain ari izan zen hark zuzendutako bi filmetan: Rachel, Rachel (1968) eta The Effect of Gamma Rays on Man-in-the-Moon Marigolds (1972).