Wollaston, William Hyde
Ingeles fisikari eta kimikaria (East Dereham, Norfolk, 1766 - Londres, 1828). Eguzki espektruaren lerro ilunak aurkitu zituen, izpi ultramoreak existitzen zirela frogatu zuen Th. Youngekin batera, Voltaren pila hobetu zuen eta elektrizitate estatikoaren eta dinamikoaren antzekotasuna azaldu zuen; kimikan, paladioa eta errodioa aurkitu zituen eta platinoa moldakor egiteko sistema bat asmatu zuen.
- Wolff-en hodia
- Wölfflin, Heinrich
- wolfram
- wolframio
- Wolfsburg
- Wollaston, William Hyde
- Wollongong
- wolof
- wolofera
- Wolsey, Thomas
- Wonsan