Willstater, Richard
Alemaniar kimikaria (Karlsruhe, 1872 - Muralto, Locarno, 1942). Munichen, Zurichen eta Berlinen irakasle izan zen. Kimika organikoko lanetan jardun zuen, batez ere; landareen klorofilari eta pigmentuei buruzko ikerketak egin zituen. Alkaloideen egitura eta klorofilaren osaera kimikoa zehaztu zituen eta klorofilaren eta hematinaren egituren arteko antzekotasuna frogatu zuen; klorofilak fotosintesian duen eginkizuna eta landareek karbono dioxidoa nola hartzen duten azaldu zuen. 1915ean Kimikako Nobel saria eman zioten.