Wilson, Richard
Ingeles pintorea (Penegoes, Gales, 1714 - Llanberis, Carnarvonshire, 1782). 1749-1756 urteetan Italian bizi ondoren Ingalaterrara itzuli zen eta Jurgi III.a erregeak 1768. urtean sortu berri zuen Akademiako kide egin zuten. Paisaiak pintatu zituen batez ere. Londresko Galeria Nazionalean daude ikusgai haren koadroak.