Williams, William Carlos
Estatu Batuetako poeta (Rutherford, New Jersey, 1883 - Rutherford, 1963). Pennsylvaniako eta Leipzigeko (Alemania) unibertsitateetan medikuntzako ikasketak egin ondoren bere jaioterrira itzuli zen (1910) eta osagile izan zen. Bere lehen poema bildumak arrakastatsuak izan ziren oso: The Tempers (1913, Aldarteak). Estatu Batuetako industria hirietako kultura aztertu eta deskribatu zuen: Sour Grapes (1921, Mahats mikatza), In the American Grain (1925, Amerikako tradizioan) eta Paterson (1946-1958, bost liburuki).