Williams, Betty
Irlandar politikaria (Belfast, 1943). Katoliko bakezalea da. Mairead Corrigan-ekin batera bortxakeriaren kontrako protesta higikundea antolatu zuen, komunitate katoliko eta protestanteetako emakumeak biltzen zituena. Higikundeak zabalkunde handia izan zuen, eta Betty Williams eta Mairead Corrigan-ek Bakearen Nobel saria jaso zuten Oslon 1976an.