William Ormond, Mitchell
Kanadar eleberri eta antzerkigilea (Weyburn, 1914 - Calgary, 1998). Ingelesez idazten du. Estatu Batuetan eta Europan zehar bidaiatu zuen, eta Albertako Unibertsitatean bukatu zituen ikasketak. Kontakizunak, antzerki lanak eta kazetaritza artikuluak idatzi zituen, Maclean´s eta The Atlantic Monthly aldizkarietan, besteak beste. 1949 eta 1957 bitartean Jake eta mutikoa irratsaiorako zenbait kapitulu idatzi zituen, gero izen bereko liburuan bildu eta argitaratuak (1962, Jake eta mutikoa). Heriotza, suntsipena eta balio negatiboez idatzi zuen, baina umoreaz beti. Bere eleberrien artean Who has seen the wind (1947, Nork bidali du haizea) da aipagarriena. 1982an antzerki bilduma bat argitaratu zuen Dramatic W.O. Mitchel (1982) izenburupean