Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

whiski

iz. Edari bizia, bihi xehetu hartzitutik destilatua.  v Edari bizia, bihi xehetu hartzitutik (garia, zekalea, oloa, garagarra eta artoa gehienetan) destilatua eta zurezko upeletan hiru urtez edo gehiagoz ontzen utzia. Maila apalagoko whiskyak egiten dira patataz, erremolatxaz eta beste zenbait erraboila motaz. Eskoziako whiskya nahastea izaten da gehienetan; zohikatz sutan txigortutako garagar maltak ematen dio bere ahogozo berezia. Irlandako whiskya antzekoa da, baina ez da zohikatzik erabiltzen, eta gozoagoa da dastatzeko. Estatu Batuetako whiskyak oloaz eginak izan ohi dira (bourbonak artoaz eginak); ahogozo biziagokoak dira, eta kolorez Eskoziakoak eta Irlandakoak baino ilunagoak. Kanadakoa oso argia izaten da kolorez; labore soilez egina izaten da.