Whistler, James Abbott McNeill
Estatu Batuetako pintorea eta grabatugilea (Lowell, Massachusetts, 1834 - Londres, 1903). West Point-eko akademia militarrean sartu zen baina berehala irten eta pinturari ekin zion. 1855. urtean Parisa joan eta pinturako ikasketak hasi zituen. Gustave Courbet eta beste frantses pintoreen eragina jaso zuen. Gaien konposizioak arduratzen zuen, tonoen egokierak eta dotoretasunak. 1879-1880 urteetan Venezian bizi izan zen eta bertan akuarela, pastela eta grabatua landu zituen. Londresa itzuli zenean erretratuak egiteari ekin zion buru-belarri. Inpresionismotik gertu ibili zen eta arte abstraktuaren aintzindaria izan zen. Obra nagusiak: Soineko zuriko anderea, Seymur Haden andrea pianoa jotzen, Portzelanazko herriko printzesa eta Sinfonia zenbaki zuritan. Harena da The Gentle Art of making Enemies (1890, Etsaiak egiteko arte ederra) saiakera obra.
- Wheeler, John Archibald
- Whipple, Fred Lawrence
- Whipple, George Hoyt
- whiski
- whiskitegi
- Whistler, James Abbott McNeill
- White, Barry
- White, Kenneth
- White, Mary Anne
- White, Patrick
- White