Weller, Thomas Huckle
Estatubatuar medikua (Ann Arbor, 1915- 2008). Infekzio eritasunei aurrea hartzeko sailaren zuzendari izan zen erietxe batean. Enders eta Robbinsekin batera poliomielitisaren birusa landu zuen giza enbrioietatik ateratako gihar eta azal ehunen nahastura batean. Eta hala, eritasun horren aurkako lehen txertoa lortu zuten. 1954an Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuten hirurek.